GUAKAMOLE

Mexikar gastronomia munduan ezaguna eta niretzako jakirik oberena…

Osagaiak:

8 Perts.

Bi Ahuakate
Tipula fresko bat
Bi baratxuri
Tomate bat
Tabasco
Olioa
Lima bat
Gatza
Natxoak

Prestaketa:

Ahuakatea erditik zatitu eta hazia labanaren laguntzaz kendu.

Koilaratxo batekin ahuakatea azaletik bereizi eta erretilu batean utziz, sardexka batekin birrindu.

Tomatea, baratxuriak eta tipula brunoise eran zatiturik ahuakatearekin nahastu.

Olioa, gatza eta tabaskoa nahi adina gehituz hozkailu batean sartu, zerbitzatu arte. Natxoekin zerbitzatu eta jan daitezke.