
Igandeak labean jakiak egiteko erabiltzen ditugu, ala nola, errezeta berriekin jolasteko. Hemen duzue igande bateko emaitza.
Osagaiak:
6 Perts.
2 Lupia
Perrexila
4 Baratxuri
Ogi birrindua
4 Patata
Ardo zuria
Ura
Gatza
Olioa
Limoia 1
Prestaketa:
Labea 150ºtan berotzen jarri. Patatak zuriturik, ur hotzetik pasa eta lehortuz, xaflatan zatitu (0.5 zm-tako lodiera emanez). Labearentzako erretiluan patatak sakabanatu, gatzez ondu eta ura gehituz labera 40 minutuz.

Baratxuri aleak xaflatan zatitu eta perrexila txiki-txiki eginda 3 koilarakada ogi birrinduarekin motrailu batean ongi nahastu.

Lupiak garbirik ditugula labearen erretiluan ipini, gatzez eta limoiaren zukuarekin ondu.

Motrailuaren multzoko nahasturarekin lupiak hautseztatuz labera sartu 220ºtan 20-25 minutuz , edo lupiak urreztatu arte.

Lupiak labetik ateratzean ardo zuria gainetik isuri. Plater batean patatak eta lupia zati bat jarrita zerbitzatu.