Askotan hozkailuan gauza gehiegi geratzen zaizkit, alako batean erosketan ero bihurtzen naizenean. Odolki eta perretxikoak nituela errezeta hau bururatu eta prestatu nuen.
Osagaiak:
4 Perts.
350gr Perretxiko erretilua
500gr Odolkia
Tipula 1
3 Baratxuri ale
200ml Esne-gain likidoa
5 Pikillo piper
Gatza
Olioa
Prestaketa:
- Tipula eta baratxuri ale bat brunoise eran zatitu. Olioztaturiko zartagin batean baratxuriak frijitu, `dantzan´ hasi eta, tipula erantsi, gatz pittin bat gehitu eta potxatu.
- Potxatua dagoenean odolkiari azala kendu eta tipulari txikiturik gaineratuz multzoa egin, baztertu.
- Perretxikoak garbi eta ongi lehorturik ditugula, zartagin batean xafletan moztutako (laminatu) bi baratxuri aleak frijitu, ´dantzan´ hasirik perretxikoak gehitu eta gatza erantsiz multzoa egin.
- Multzoa egina dugunean esne-gaina gehituz pare 3-4 minutuz egosi.
- Irabiagailutik pasa eta salda fina eta nahiko likidoa geratu behar da (gero piperrak egitean lodituko da), lodia geratzen bada esne pittin gehitu dezakezu .
- Piperrak ontzitik ateraz odolkiz beteko ditugu, ez gehiegi bete eta prentsatu, piperrak hautsiko dituzu eta.
- Lapiko batean jarri, perretxiko salda gainetik gehitu eta sua motel- motel dugula piperrak egingo ditugu. alde bat egina dugunean, kontu handiz, piperrei bira eman (5 minutu alde bakoitzetik). Lapikoan zerbitzatu.