![oilasko_bularra_allarrabiatan_1](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2014/10/oilasko_bularra_allarrabiatan_1-678x381.jpg)
All’arrabbiata Italiako gastronomiaren salda ospetsu bat da, normalean makarroien osagarria delarik. Oilasko bularrekin egitea bururatu zitzaidan eta egia esan, primeran doakio.
Osagaiak:
4 Perts.
2 Oilasko bular
2 Piper berdea
2 Baratxuri ale
3 Kaiena
150gr Tomate birrindua
600gr Tomate zuritua eta hazirik gabe
200ml Ardo zuri
Tabasko kolpe batzuk
Piperbeltz
Gatza
Olioa (Arroniz motakoa bada, obe)
Prestaketa:
1.Bularrak xerra loditan moztu, olioztaturiko zartagin batean frijitu gorritu arte, gorde.
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/10/oilasko_bularra_allarrabiatan_3-768x1024.jpg)
2.Baratxuriak xerratan eta kaienak , lehengo zartagin berberean (olio pittin bat gehitu behar baduzu), frijitu eta baratxuriak ‘dantzan’ hasten direnean piperrak laukitan zatiturik gehitu.
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/10/oilasko_bularra_allarrabiatan_5-768x1024.jpg)
3. Piperrak eginak daudenean tomate naturala laukitan zatiturik gehitu. Pare bat minututara ardo zuria gehitu eta 10 minutuz egosi (alkohola lurrundu arte).
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/10/oilasko_bularra_allarrabiatan_6-1024x768.jpg)
4.Momentu honetan tomate birrindua gaineratu eta tabasko kolpeak (nahi adina).
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/10/oilasko_bularra_allarrabiatan_7-768x1024.jpg)
5.Bost minutuz egosi eta bularrak gaineratuz bost minutuz gehiagoz egosi. Platerean zerbitzatu.
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/10/oilasko_bularra_allarrabiatan_8-768x1024.jpg)