Otarrainak plantxan prestatzen genituenean, izugarrizko kea prestatzen zen, sukaldeko leihoa irekitzera behartzeraino. Orduan labean egitea bururatu zitzaidan, eta egia esan, ideia bikaina izan zen.
Osagaiak:
4 Perts.
- 20 Otarrain
- 3 Baratxuri ale
- Olioa
- Koñak
- Gatza
Prestaketa:
1.Otarrainxkei biboteak moztuko dizkiegu. Erretilu batean jarri.
2.Baratxuri aleak zuritu eta brunoisen zatitu. Ondoren otarrainxkei baratxuria, gatza, olioa eta koñaka gehitu, ongi irabiatu eta 15minutuz jalki.
3.Labea 180º-tan dugula 8 minutuz labekatu. Erretilu berberean zerbitzatu.