PASTA ENTSALADA

Udako egunetan izugarrizko beroa egiten duenean, jaki freskoak gogoz jaten dira. Hona errezeta erreza eta ordu erdian prestatzen dena.

Osagaiak:

6 Perts.

  • 400gr Pasta
  • 2 Tipulina
  • 1 Azenario
  • 4 Arrautza
  • 160gr Hegaluze
  • 150gr Oliba
  • Mahonesa
  • Condado de Almuza olioa
  • Ozpina
  • Gatza

Prestaketa:

1.Ureztatutako kazola batean irakiten hasten denean arrautzak gehitu eta berriro irakiten hasten denetik 9 minutuz egosi, ur hotzarekin hoztu eta gorde. 1L ur 100gr pasta bakoitzeko lapikoa urez bete. Gatzez ondu eta irakiten hasten denean pasta gehitu, egosi “al dente” egon arte eta hoztu, gorde.


2.Tipulinak fin-fina brunoise eran moztu. Olibak lau zatitan moztu eta hegaluzeari latak dakarren olioa edo ura ongi kendu. Arrautza egosiak zm erdiko xafletan moztu. Azenarioa zuritu eta 0.5zm tako kubotan zatitu.


3.Katilu batean azenarioa, hegaluzea, olibak, tipula eta pasta gehitu.


4.Hozkailuan sartu jan arte. Hozkailutik atera gatz, ozpin eta Condado de Almuza olioarekin edo maionesarekin ondu.