ZEZENA ARDO BELTZERA

Pasa den urtean zezena egin gabe geratu nintzen. San Ferminak direla eta, harategietan erraz aurkitzen da baina denbora pasata oso zaila suertatzen da. Aurten garaiz ibili naizenez hona hemen errezeta.

Osagaiak:

6 Perts. (2.5h)

  • 900gr Zezen haragia
  • 2 Tipula
  • 300gr Perretxiko
  • 3 Baratxuri ale
  • 2 Erramu hosto
  • 1 Kanela zotz
  • 250ml Ardo beltza
  • 700ml Haragi salda
  • 45gr Irin
  • 1 Tomatea
  • 5 Azenarioa
  • Piperbeltza
  • 4 Patata
  • Condado de Almuza olioa
  • Gatza

Prestaketa:

1.Garbitu, zuritu eta moztu barazkiak zati handietan. Zezen haragiari kartilagoa kendu eta 4x4zm tako zatitan moztu.


2.Katilu batean, barazkiak, haragia , gatza, piperbeltza, ardoa eta haragi salda gehitu, ongi  nahastu eta hozkailuan 8 orduz beratu.


3.Denbora pasata, txino baten laguntzaz, salda, barazkiak eta haragia bereizi.


4.Haragia irinetik pasa eta Condado de Almuza olioarekin olioztaturiko zartagin batean gorritu, gorde.


5.Zartagineko olioa kazola garai eta zabal batera jaurti. Barazkiak gehitu eta 10 minutuz sukaldatu. Ondoren haragia, salda, kanela eta erramua gehitu eta ordu batez egosi edo haragia biguna egon arte.


6.Haragia egina dagoenean, kanela, erramua eta haragia ateraz, irabiagailu elektrikorekin multzoa txikitu.


7.Haragia eta patatak txatxamur zatiturik gehitu, eta 20 minutuz egosi (edo patatak eginak egon arte). Platerean zerbitzatu.