Patata oso lagungarria da sukaldean. Tuberkulu hoau akonpainamendu gisa jan dezakegu, nagusitzat, eta ona da purean, frijituta, labekatua, egosita…
Osagaiak:
- 800gr Patata
- 200ml Esne osoa
- 100gr Gurina
- 1 Koilaratxo gatza
- 100ml Patata egostearen ura
- 1 Erramu hostoa
Denbora: 25 minutu
Prestaketa:
1.Patatak zuritu, 3x3zm zatiak egin. Kazola bat urez bete eta patatak, gatza eta erramu hostoa gehitu. Irakiten hasten denean, 8 minutuz egosi edo patatak biguna egon arte. Bigunak daudenean, patatak kazolatik atera, sardexka bat erabiliz patatak birrindu. Ondoren esnea gehitu eta hagatxo batzuekin multzoa irabiatu.
2.Ahurreko kazola pittin bat garbitu eta sutan jarri, gurina gehitu eta hau urtzean, patatak. Hagatxo batzuekin multzoa irabiatu, dena integratua dagoenean, sutik aldendu eta tuper batera pasa, hoztean, hozkailuan gorde erabili arte.