Osagaiak:
8 Perts.
700gr Porru
250gr Patata
250gr Azenario
2 Tipulin
Oilasko salda 1L
Olioa
Gatza
Prestaketa:
Lapiko bat olioztatu eta tipulina gehituko dugu brunoisen zatiturik.
Potxatu hondoren, azenarioa (xerratan zatiturik) gehitu.
Multzoa sueztitu, patatak zatiturik gaineratu eta oilasko salda gehituko dugu (kontutan hartu behar da salda patatak estaltzea, bestela uraz lagundu).
Irakiten hasten denean, porruak gehitu, hauek garbi eta 2.5zmtan zatiturik ditugula.
Gatzez ondu eta lapikoa estalirik dugula, 20 minutuz egosiko dugu su motelean. Lapikoan zerbitzatu.