![oilaskoa_perretxikoekin_1](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2013/11/oilaskoa_perretxikoekin_1-678x381.jpg)
Amaginarrebak erakutsitako errezeta bat, denbora pittin eman behar da betetzeko, baina pena merezi du.
Osagaiak:
6 Perts.
1/4kgr Perretxiko
Oilasko 1 (1.3kgr)
Olioa
25gr Gurin
1/2dl Ardo zuria
3 Baratxuri ale
Perrexila
3 Koilarakada tomate frijitua
Irina
Ura
Koñak
Gatza
Prestaketa:
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/07/oilaskoa_perretxikoekin_2-1024x768.jpg)
Oilaskoa garbia, azalik gabe eta gatzez ondurik irinetik pasa.
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/07/oilaskoa_perretxikoekin_3-1024x768.jpg)
Zartagin bat olioztatu eta oilaskoa urreztatu ondoren, estalita daukagun lapiko batean utzi (hemen lehenik, koñak gaineratua izango dugu).
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/07/oilaskoa_perretxikoekin_4-1024x768.jpg)
Oilaskoa frijitutako zartaginean gurina desegin, baratxuriak zatiturik frijitu eta dantzan hasten direnean perrexila gaineratu, sueztitu, tomatea gaineratu, sueztitu, eta ardo zuria gaineratuz 5 minutuz egosi.
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/07/oilaskoa_perretxikoekin_7-1024x768.jpg)
Perretxikoak garbi eta xafletan zatirik gehitu. Sueztitu minutu pare batez.
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/07/oilaskoa_perretxikoekin_8-1024x768.jpg)
Ura eta gatza gaineraturik, oilaskoa daukagun lapikoan jaurtiko dugu.
Lapikoa estalirik dugula 15-20 minutuz egosi. Apal luze batean zerbitzatuko dugu, nahi badugu perrexila gainetik ipiniz.