TXERRI TXULETA ARDO ZURIA USAINAREKIN

Amaren etxean txuletak beti zartagin edo parrila batean egin dira, beste modu batean egiten saiatu nintzenean…

Osagaiak:

4 Perts.

4 Txerri txuleta
200ml Ardo zuria
Tipula erdia
Tomate 1
2 Patata
Ezkaia
Perrexila
Piperbeltza
Erromeroa
Oreganoa

Prestaketa:

Tipula julianan, patata eta tomatea 0.5zm lodieran zatiturik buztinezko kazola batean ipini.

Gatza, olioa eta espeziekin ondurik (ezkaia, perrexila, piperbeltza, erromeroa eta oreganoa nahi adina autseztatuz), labean sartuko dugu 160º 15 minutuz.

Bitartean olioztaturiko zartagin batean txuletak (gatzez ondurik) egingo ditugu, bakar bakarrik poroak ixteko asmoz.

Kazola labetik atera eta txuletak sartu (patata, tomate eta tipularen azpian) ardo zuria gainetik botata 75-85 minutuz labera 160º.

Kazola berean zerbitzatu daiteke.