![untxia_artzai_erara_1](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2014/03/untxia_artzai_erara_1-512x381.jpg)
Amaren etxean aspaldian edo betidanik egon den liburu batetik hartutako errezeta bikaina.
Osagaiak:
4 Perts.
1 Untxia
1 Tipula
1 Ogi xerra
1 Erramu hosto
1 Ardo beltz edalontzi
3 Koilarakada ozpina
Olioa
Ura
Baratxuria
Perrexila
Piperbeltza
Koilaratxo erdi pipermin gozoa
Prestaketa:
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/08/untxia_artzai_erara_2-1024x768.jpg)
Ogi xerra olioztaturiko lapiko batean txigortu ondoren plater batera atera eta bertan ozpina gaineratuz, gorde.
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/08/untxia_artzai_erara_3-1024x768.jpg)
Lapiko berberean tipula brunoise eran zatiturik dugula potxatu, bitartean motrailuan baratxuria, perrexila, ogia, gatza eta pipermina birrindu.
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/08/untxia_artzai_erara_4-1024x768.jpg)
Untxia garbia eta zatiturik piperminaz hautseztatuz lapikora gehitu.
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/08/untxia_artzai_erara_6.jpg)
Bertan dugula, ardoa, erramua, motrailuko multzoa eta estali arte behar adina ur gehituz, bere puntuan egon arte egosi (20-30 min).
Lapikoan zerbitzatu.