![untxia_ziape_1](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2013/10/untxia_ziape_1-678x381.jpg)
Errezeta hau egin arte, prestatzen nuen guztia ama, amaginarreba edo liburu batetik atera eta kopiatua zen. Hau errezeta ezberdinen nahaste bat da, errezeta berri bat bilakatuz.
Osagaiak:
4 Perts.
1 Untxia
150 ml Ardo zuria
2 koilarakada ziape (Dijon motakoa bada, hobe)
200ml Esne-gain likidoa
25gr Almendrak
1 Koilarakada limoizko zukua
1 Koilarakada Koñak
1 Edalontzi ur
Ezkai
Olioa
Gatza
Piperbeltza
Prestaketa:
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/07/untxia_ziape_2-1024x768.jpg)
Untxia garbi, zatiturik eta gatzarekin dugula, zartagin olioarekin frijituko dugu, urreztatu arte (egin ahala, lapiko zapal batean ipiniko dugu, ahal den gutxien hozteko).
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/07/untxia_ziape_3-1024x768.jpg)
Frijitu ondoren, ardo zuria lapikora gehitu, bi minutuz egosiz. Ondoren piperbeltza, ezkaia eta ura gehituz 15-20 minutuz multzoa egosiko dugu (edo bigun egon arte)
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/07/untxia_ziape_5-1024x768.jpg)
Katilu batean esne-gaina, ziape, limoi zukua eta koñak nahastu ondoren, almendrak (motrailuan xehatu ondoren) gehitu. Untxiari gaineratu eta 10 min. egosi.
Plater hau, patata frijitu edo arroza zuriarekin zerbitzatu dezakegu
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/07/untxia_ziape_6-1024x768.jpg)