Ia egun guztietan jaten nituen ganba hauek eta EHra bueltatzean ezin egon errezeta egin gabe, lehendabizikoan ez zitzaidan atera, baina bigarrenean…
4 Perts.
Osagaiak:
- 500gr Ganba
- 1 Arrautza
- 3 Koilarakada arto irina
- 3 Koilarakada jengibre eta baratxuri pastaren
- 2 Koilarakada gatza
- 5 Koilarakada red chilli power
- 1 Koilarakada garam masala
- 5 Koilarakada tomate frijitua
- 1 Koilaratxo kurri edo kurri hostoak
- 10 Baratxuri ale
- Olioa
- 1 Tipulina
- 1/2 Edalontzi ura
Prestaketa:
1.Motrailu batean 3 baratxuri ale eta 1zm jengibre txikitu. Orain marinada prestatuko dugu, ganbak katilu batean jarri eta red chilli power 3 koilarakada, 2 koilaratxo motrailuan dugun jengibre orea, garam masala, arrautza kaskatuta eta irina gehitu, ongi nahastu. Ordu batez gorde.
2.Kazola zapal batera olioa gehitu eta bero dagoenean geratzen diren baratxuri aleak xafletan zatiturik gehitu. Dantzan hasten direnean tipulina julianan zatiturik gehitu, multzoa gatzez ondu eta potxatu.
3.Tipula biguna dagoenean, jengibre orea koilaratxo bat gaineratu, irabiatu, ondoren kurria, nahastu, tomatea, 3 minutuz sukaldatu eta 2 koilarakada red chilli power gehitu. Ongi nahasi eta ura gehitu, minutu batzuk erregosi pittin bat murriztu arte, gorde.
4.Beste zartagin batean nahiko olioa gehitu eta bero dagoenean ganbak frijitu, frijitu bezain azkar ganbak kazolara pasa. Ganba guztiak frijituta ditugunean, kazola su motelean jarri eta multzoa berotu. Plater batean zerbitzatu.






