BILDOTS GIBELA BIRRINEZTATUA TIPULAREKIN

Gibela prestatzeko beste modu bat, urtsu eta jerez-ari esker, zaporetsua.

Osagaiak:

4 Perts.

400gr Bildots gibel
Esnea
Gatza
Piperbeltza
Olioa
Ogi birrindua
Irina
1 Tipula
1 Arrautza

Prestaketa:

Gibela xerra, gatzaz ondurik esne hotzean 15 minutuz edukiko dugu.

Gibela irinetik, arrautzatik (plater sakon batean arrautza, koilarakada bat ur eta olioa gaineratu, piperbeltza eta gatzez ondurik, multzoa irabiatu) eta ogi birrindutik pasa.

Zartagin batean frijitu.

Bitartean beste zartagin batean, tipula julianan zatitu olioarekin potxatu eta kolore horia hartzen duenean, Jerez lehorra gaineratu. Platerean zerbitzatu.