LEGATZA LABEAN ORIO ERARA

Aitatxiren plater kuttunena eta egun berezietan prestatzen duen platera dugu. Askotan jan duguna baina ez gara inoiz aspertzen, eta baratxuriak frijitzerakoan kaiena bat (edo bi) jarri ezkero a zer janari ahogozagarri, jaungoikoaren  mahaian falta ez dena.

Osagaiak:

6 Perts.

  • 1 Legatza 2Kgr.
  • 5 Baratxuri ale
  • 2 Tipula
  • 6 Patata
  • Arrain hezurrak
  • Condado de Almuza olioa
  • Perrexila
  • Gatza
  • Ozpina
  • Ura

Prestaketa:

1.Arraintegian legatza labean sukaldatzeko moduan prestatzeko eskatu.
Arrain hezurrak (nik arraintegian eskatzen ditut, 200gr-rekin aski da) ura (1L) duen lapiko batean jarri, gatzez ondu eta bitsa ateraz 20-25 minutuz egosi, iragazkitik pasa, gorde.


2.Patatak zuritu eta 1zm-tako lodiera duen xafletan zatitu. Tipula zutitu eta julianan moztu. Labeko erretilu batean Condado de Almuza olioa gaineratu eta patata xafla baten  laguntzaz erretilu guztitik olioa sakabanatu. Patatak erretilu gainean jarri eta hauen gainean tipula, gatzez ondu eta arrain hezur salda gainetik isuri. Labea bero dugula 150ºtan 35 minutuz erre.


3.Denbora pasata, legatza erretiluan jarri (pataten gainean) eta labea 180º jarri, 8 minutuz erre.


4.Legatza labean 4 minutu daramanean honako salda gainetik isuri: baratxuri aleak xafletan zatitu. Perrexila fin-fina moztu. Zartagin bat olioztatu eta olioa bero dagoenean baratxuriak gehitu, “dantzan” hasten direnean perrexila gehitu, bira batzuk eman eta sutik alderatu.


5.2 Koilarakada ozpin gehitu, pittin bat nahasi eta su motelean jarri.  Irakiten hasten denean sutik aldendu, legatza labetik atera eta zartaginaren salda gainetik isuri.


6.Platerean zerbitzatu.