LEGATZA SALTSA BERDEAN

Betiko errezeta bat, ohiko eran prestaturik

Osagaiak:

4 Perts.
10 legatz solomo
3 Perrexil adar
3 Baratxuri ale
Tipula bat
Gatza
Olioa
Limoi erdia
1/2dl. Ardo zuria

Prestaketa:

Lapiko zapal batean olioa, tipula eta baratxuria brunoise eran zatiturik dugula  gehitu, eta ondoren potxatu (potxatzeko, olioa bero dugula, baina ez erretzeko zorian, tipula gehitu eta gatza erantsiz lapikoa estaliko dugu, suaren indarra jaitsi, multzoa egin arte).

Potxaturik, legatz solomoak jarri, lehenagoz gatza eta limoi zukuaz marinatua izango dugu (30min-tik gora), egosiko dugu lapikoa balantzaka edukiz (horrela legatzak gelatina aterako du).

Lehendabiziko 3 minututan, motrailuan birrindutako baratxuri eta perrexila ardo zuriarekin bustiaz gehituko dugu eta beste 7 minutuz egosiko dugu.

Lapiko berberean zerbitzatuko dugu, perrexilaz hautseztatu.