ODOLKIZ BETERIKO PIKILLO PIPER BETEAK

Aspaldian pikillo piper beteko beste errezeta bat igo nuen. Ahurrekoa gaztaina krema gainean zen, honako hau odolkia velouté batekin egina.

Osagaiak:

4 Perts.

  • 18 Pikillo piperra
  • 1 Odolkia
  • 1 Porrua
  • 1 Tipula
  • 1 Baratxuri alea
  • 75ml Ardo zuria
  • 500ml Barazki salda
  • 40gr Irina
  • 200ml Esne-gain likidoa
  • Olioa
  • Gatza

Prestaketa:

1.Baratxuria, ½ tipula eta porrua zuritu, garbitu eta brunoisen zatitu. Kazola zapal bati olioa gehitu eta bero dagoenean barazkiak gaineratu, gatzez ondu, multzoa potxatu 10-15 minutuz edo oso biguna egon arte.


2.Bitartean krema prestatuko dugu. Kazola batean olioa gehitu eta geratzen den tipula, zuriturik eta bruinosen zatitua gaineratu, gatzez ondu. Gardena egon arte potxatu. Irina gehitu eta sukaldatu kolorea aldatu arte.


3.Ardo zuria gehitu eta 5 minutuz sukaldatu. Denbora pasata barazki salda eta esne-gaina gehitu eta 10 minutuz sukaldatu, gatz puntua frogatu. Gorde.


4.Odolkia ireki eta kanpoko azala deuseztatu. Erabat txikitu eta barazkiak frijitu ditugun kazolari gehitu. 10 minutuz multzoa sukaldatu.


5.Ondoren, kremaren 20-25 koilarakada edo 200ml gehitu, ongi nahasi. Gorde.


6.Labera aproposa den kazola batean krema edo velouté a gehitu. Epela dagoenean, piperrak bete, bai eskuarekin bai koilaratxo bat erabiliz. Behin pikillo piperra beta dugunean kremaren gainean jarri.


7.Labea 170º-tan berotu. Piper guztiak beteak ditugunean, 10 minutuz labekatu. Kazola bertan zerbitzatu.