OILASKO IZTERRAK HANBURGESAN

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu

Ostegunetan iloba etorri oi da, eta errezeta berriak egiten saiatzen naiz. Instagram bidez antzeko errezeta bat ikusi nuen eta, osagaiak aldatzen hau atera nuen.

4 Perts.

Osagaiak:

  • 4 Oilasko izter
  • 10 Koilarakada ogi birrindua
  • 1 Koilaratxo baratxuri lehor
  • 1 Koilaratxo Piperrauts gozoa
  • 4 Hanburgesa ogia
  • Letxuga orri batzuk
  • Olioa
  • Gazta xafla

Marinadarentzako:

  • 2 Koilaratxo piperrauts mina
  • 2 Koilaratxo baratxuri lehorra
  • 2 Koilaratxo tipula lehorra
  • Gatza
  • 2 Arrautza L
  • 1.5 Koilara maizena

Prestaketa:

1.Harakinari hezurra eta larrua kentzeko eskatu. Behin etxean, marinada prestatzen hasiko gara. Erretilu batean, piperrauts, baratxuri, tipula, gatza, maizena eta arrautzak gehitu. Multzoa ongi nahastu.


2.Oilasko izterrak marinadarekin ongi nahasi eta gutxienez 2 orduz hozkailuan gorde.


3.Plater batean ogi birrindua, baratxuri lehorra, piperrauts lehorra gaineratu eta ongi nahastu. Oilasko izterrak hozkailutik atera eta birrineztatu.


4.Zartagin bat sutan jarri eta bero dagoenean, olioa gehitu (hatz lodiera baten neurria. Bero dagoenean, oilaskoa gaineratu eta gorritu arte frijitu (bi aldeetatik).


5.Hanburgesa ogia ireki, oilaskoa gehitu eta honen gainean letxuga hosto bat eta gazta.

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu