TXIPIROIAK PLANTXAN

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu

Askotan txiringito-etan jan baina etxean inoiz saiatu ez dudan errezeta da, larunbatean arrandegian prezio onean eta tira…

Osagaiak:

 4 Perts.

  • 8 Txipiroiak
  • 1 Baratxuri buru
  • Olioa
  • Gatza

Prestaketa:

1.Baratxuri aleak zuritu. Lau gorde eta beste guztiak zatitu eta motrailuan birrindu. Motrailura olioa gehitu, gorde. Txipiroiei burua eta azala kendu, barrutik ongi garbitu.


2.Zartagin edo plantxa batera olioa gehitu, su oso indartsuan olioa beroa dagoenean baratxuri ale osoak eta txipiroiak gehitu, bi aldetik egin.


3.Txipiroiak egina daudenean motrailuan dagoen baratxuri-olio pasta zartagin batean pittin bat egin. Txipiroiak erretilu batean jarri eta gainetik olio-baratxuri pasta edertasunez apainduz zerbitzatu.

image_pdfErrezeta jaitsiimage_printErrezeta inprimatu