Afari edo askari gisa oilasko hegalak askotan erabiltzen ditugu, prestaketa hau, erreza eta zaporetsua benetan.
Osagaiak:
4 Perts.
1kgr Oilasko hegala
Olioa
Gatza
Saldarentzat:
1 Soja saltsa koilarakadatxo
1 Baratxuri lehor koilarakadatxo
1 Piperrauts mina koilarakadatxo
1/2 Ehotutako kumino koilaratxo
2 Eztia koilarakada
1 Barbakoa saltsa koilarakada
2 Ziape koilarakada
Tabasko Kolpe batzuk
Prestaketa:
Hegalak garbiak, lehorrak eta zatiturik ditugula, gatzez ondu. Olioztaturiko zartagin batean txigortu arte frijitu. Frijiturik, paper xurgatzaile batean utziko ditugu.
Bitartean salda prestatuko dugu, katilu batean osagai guztiak gehituko eta ondo irabiatuz prest izango dugu.
Egalatxoak salda gainetik gehituz zerbitzatuko ditugu.