![egalatxo_zoriontsuak_1](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2014/03/egalatxo_zoriontsuak_1-678x381.jpg)
Afari edo askari gisa oilasko hegalak askotan erabiltzen ditugu, prestaketa hau, erreza eta zaporetsua benetan.
Osagaiak:
4 Perts.
1kgr Oilasko hegala
Olioa
Gatza
Saldarentzat:
1 Soja saltsa koilarakadatxo
1 Baratxuri lehor koilarakadatxo
1 Piperrauts mina koilarakadatxo
1/2 Ehotutako kumino koilaratxo
2 Eztia koilarakada
1 Barbakoa saltsa koilarakada
2 Ziape koilarakada
Tabasko Kolpe batzuk
Prestaketa:
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/08/egalatxo_zoriontsuak_3-1024x768.jpg)
Hegalak garbiak, lehorrak eta zatiturik ditugula, gatzez ondu. Olioztaturiko zartagin batean txigortu arte frijitu. Frijiturik, paper xurgatzaile batean utziko ditugu.
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/08/egalatxo_zoriontsuak_5-1024x768.jpg)
Bitartean salda prestatuko dugu, katilu batean osagai guztiak gehituko eta ondo irabiatuz prest izango dugu.
![](https://errezetak.eus/wp-content/uploads/2020/08/egalatxo_zoriontsuak_4-1024x768.jpg)
Egalatxoak salda gainetik gehituz zerbitzatuko ditugu.