HEGALATXOAK LABEAN BARBAKOA SALTSAREKIN

Egalak etxean asko gustuko dute, batez ere afaltzeko. Etxeko guztiok pelikula bat ikusi behar dugunean, askotan egalak afaltzen ditugu.

4 Perts.

Osagaiak:

  • 1,5kgr Hegalatxo

Barbakoa saltsa:

  • 8koilaratxo Eztia
  • 4koilaratxo Soja saltsa
  • 4koilaratxo ozpina
  • 4koilaratxo Ketchup
  • 4koilaratxo ziapea
  • Piperbeltza
  • Gatza

Patatentzat:

  • 5 Patata
  • Kuminoa
  • Piperbeltza
  • Piperrauts gozoa
  • Baratxuri hautsa
  • Gatza
  • Olioa

Denbora: 60 minutu

Prestaketa

1.Oilasko hegalak zatitu. Bol batean marinada gehitu eta nahastu eztia, soja saltsa, ozpina, ketchupa, ziapea eta gatza. Ondoren hegal zatiak, nahastu eta gorde.


2.Bitartean, patatak prestatu. Ondo garbitu eta lehortu. Ebaki atal handietan. Gehitu espeziak, kumino ehotua, piperbeltza, piperrauts gozoa, baratxuri hautsa eta gatza. Oliba-oliozko hari batekin ureztatu. Txigortu eta kurruskari geratzeko.


3. Labea bero dugula, 40 minutuz laberatu 200-225º labearen arabera. 20º minutuan, bai hegalatxoei, bai patatei bira eman.Patatak laban baten puntarekin eginda daudela egiaztatu, zerbitzatu.