Amaren urtebetetzea dela eta, izokin eta ahuakatea zuen zerbait prestatzeko eskatu zidan. Zerbait desbedina egiteko nahiarekin, ahuakate mousse bat prestatzea buruatu zitzaidan…
4Perts
Osagaiak:
- 80g Izokin ketua
- 2 Ahuakate eldu
- 1 Jogurt greko
- Tabasco
- 1/2 Limoiaren zukua
- Aneta
- 2 koilarakada Olioa
- Gatza
- Piperbeltz
- Ogi xerra
Denbora: 20 minutu
Prestaketa:
1.Moussea egiten hasiko gara: ahuakatea erditik moztu, luzeran, hezurra kendu, koilara baten laguntzaz mamia atera eta irabiagailuaren edalontzira bota, jogurta, tabascoa, limoiaren zukua, aneta, oliba-olioa, gatza eta piperbeltza gehitu. Birrindu mousse bat osatu arte.
2.Moztu izokina xerra edo zati txikietan eta gorde.
3.Ogia xerratan moztu, labea 180ºtan dugula, xerrak erretilu baten gainean ditugula labean sartu eta 5-10 minutuz labekatu. Aurkezpena, ogi xerra gainea mousse koilarakada bat gaianeratu eta zabaldu, ondoren izokina eta azkenik anetarekin autseztatu.